El gallo de oro ediciones
MENÚ

TEMAS LOCALES

Frantziako Dama

ColecciónTEMAS LOCALES

MateriaNovelas gráficas: literarias y memorias

IdiomaEuskera

EncuadernaciónCartón

IlustradorJosé Carlos Torres

ISBN978-84-125575-9-6

Nº de páginas100

Tamaño240 x 170 mm

Precio17,00IVA incluido

Envío gratis España y Portugal.

FRANTZIAKO DAMA

ÁLVARO RABELLI, JOSÉ CARLOS TORRES

“Frantziako dama” honek, jatorrizko bertsoetan bezala, istorio lazgarria dakar, dramatikoa. Etxera itzultzen den zaldun batek emaztegaia hil beharko du amaren aginduz.
 
SINOPSIS
Tragedia, amodioa, gorrotoa, mendekua eta damua ez dira falta Erdi Aroko istorio klasiko honetan.

 

Juanita Frantziako Arrots etxekoandre noblea ona bezain saiatua zen egiten zituen gauza guztietan. Hori zen, behintzat, nebak, Arrots jaunak, ziotsona. Ona zaldi gainean, bikaina arkua eta ezpata erabiltzeko orduan, koblakari aparta jauregiko gau luzeetan. Horregatik, Frantziako erreginaren dama zen, eta horregatik ere Bizkaiko aiton-seme haren begiak berehala ilkatu ziren harengan. Nork esango zuen andrearen bihotzean maitasuna ernetuko zela lurralde urruneko arrotz horren besoetan. Arrotzegia zirudien. Juanitak, baina, muzin egin zien nebaren kezkei, eta abiatu egin zen. Juanita Akauriko semearenganantz abiatu zen elkarri fedea eman ondoren ezteguek senarrarekiko zalantza oro uxatuko zioten itxaropenez. Itxaropenak, ordea, beti hanka laburrak dauzka. Halabeharrak ez. Milaka legoa ibilita Akauriko dorreko atea hurbil dago. Ezkontzarako opariak astunegiak dira zamari akituentzat.

 

AUTOR

Álvaro Rabelli. Literaturaren Historian eta Literatur Konparatuan Doktorea. Zeanurin bizi da. Kolaborazio ugari eginak ditu komunikabide askotan (Begitu, RumblE!!, Idatz & Mintz, Argia, El País, Deia, Pergola, Euskaldunon Egunkaria…) maizetan euskal literatura hizpide duela. Kritika literarioa jorratzen duten saio eta artikuluez gain, bereak ere badira: Egurrezko hankak (2006), ipuin antologia; Odisea (2006) álbum ilustratua; Saguzarren Profhezia (2014), kontaera ilustratua; Ispilua (2001), Euskara teknikaria aurretik zein atzetik (2006), Neska lizun baten lau urtaroak (2006), Triangelu ekilateroa (2006) eta Borreroaren gutiziak (2012) kontakizun erotikoak; eta Ustezko fikzioak (2018) ipuin laburren antologia. Baita ere Naia. Chinatown inguruan (2013), Naia. India gorrietan (2014) eta Naia. Eskultore itsua (2018) poliziaeleberri laburrak.


José Carlos Torres. Arte Ederretan Doktorea. Irakasle eta ikertzailea da UPV/EHUko Arte Ederretako Fakultatean. RumblE!! Komiki eta ilustrazio aldizkariko zuzendaria 2009. urtetik 2017. urtera arte, UPV/EHUko Ikasle Kontseiluaren laguntzari esker. Argitaratu dituen lanen artean nabarmenak dira Pablo baserritarraren abenturak (2016) eta Ustezko Fikzioak ipuin liburua (2018). Kolaboratzaile legez aipagarriak dira La Gallina Vasca, Ekintza Zuzena eta El Balanzín aldizkarietan egindako marrazki-lanak. Halaber, Jon Kortazarek koordinatutako liburuetan egindako artikuluak: Pott Banda. Ekilibrista Bihotza (2017), eta Bridge/Zubia. Imágenes de la relación cultural entre el País Vasco y Estados Unidos (2019). Bere lehenengo bakarkako liburua argitaratu du El Gallo de Oro argitaletxearekin Bilbao Gloria Mundi (2021). Juan Carlos Eguillorren omenetan Bilboko Plaza Berrian instalatutako Bilboko memoria marraztu zuen artista mural erraldoiaren lantaldean aritu zen (2018). 2017tik aurrera bere lan pertsonalari ekin dio, horren emaitza hurrengo erakusketak izan dira: Emazu, Lorpen guztien atzetik, eta La Palanca Gran Cabaret (2019)