El gallo de oro ediciones
MENÚ

NARRATIVA

Estuarioa Patxi Iturregi

ColecciónGALLO VERDE

MateriaCuentos

EncuadernaciónRústica

ISBN978-84-125575-6-5

Nº de páginas140

Tamaño2100 x 1400 mm

Precio16,00IVA incluido

Envío gratis España. Máximo 72 horas.

ESTUARIOA

PATXI ITURREGI

Patxi Iturregik bere azken kontakizunak, dotoreziaz eta maisutasunez ehundu ditu.

 

SINOPSIS
Istorioen gertalekua. Nerbioi eta Ibaizabal ibaiek estuario mehar bat osatzen dute Bizkaiko Golkorako irteeran, antzina-antzinatik giza espeziaren bizilekua izan dena. XIX. mendearen amaieratik, itsas gorabeheren mendeko ibai-ingurune horrek eraldaketa prozesu bizia hasi zuen, batez ere industria siderurgikoan eta burdin mearen ustiapenean oinarrituta, eta horrela, Europako industria eta merkataritza gune nagusietako bat bilakatu zen. Geroago, laurogeiko hamarkadako gainbehera sakonak Bilbo Handia izeneko zerbitzu-konurbazioa proiektatzeko aukera ekarri zuen, non behinolako lantegi eta ontziola ahaltsuak iraganeko oroitzapen lausoa baino ez diren. Bertan ehundu ditu Patxi Iturregik bere azken kontakizunak, dotoreziaz eta maisutasunez.

 

AUTOR
PATXI ITURREGI (Laudio, 1952) Euskararen irakaskuntzan aritu aurretik, nautika ikasi zuen Portugaleten eta, zenbait urtez, pilotu ibili zen petrolioontzi handietan. Itsas giroaren ezagupen zehatz horri esker, bere lehen ipuin liburua idatzi zuen: Haize kontra (Elkar, 1996). Geroztik, beste gai, teknika eta idazmolde batzuk landu ditu ondorengo bildumetan: Behi eroak (Elkar, 2003), Dioramak (Elkar, 2006) eta Ur biren artean (Elkar, 2019), beti ere kontakizun laburren esparruan, non sona berezia lortu duen.